XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

21 SALMOA Itxura atsegiñik gabe ikusi dugu, oiñaze-gizon egiña, nekeen berri dakiña.

Ir. Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu eskutik?.

Urrun zaude nere otoitzetik, nere deadarretik.

Ene Jainko, egunez deika ari nauzu, eta Zuk ez entzuten, bai gauez ere, eta ez dut atsedenik arkitzen.

Zu berriz, jauretxean zera bizi, Israelen goresgarri.

D. Gure arbasoek Zugan zuten itxaron, itxaron bai, eta onez atera zenitun.

Zugana egin zuten deadar, eta onik ziren atera, Zugan zuten uste on, eta ez ziren lotsa.

Gure arbasoek Zugan zuten itxaron, itxaron bai, eta onez atera zenitun.

Zugana egin zuten deadar, eta onik ziren atera, Zugan zuten uste ori, eta ez ziren lotsa.

Ir. Ni berriz, ar naiz, ez gizaki; gizonen lotsaizun eta erriaren nardagarri.

Ikusten nautenak ola ari zaizkit parreka, ezpain-keiñuka ta buru-eraginka: Jaunagan du uste on, salba beza; maite badu, onik atera beza.